Mostrando entradas con la etiqueta argazkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta argazkiak. Mostrar todas las entradas

2023/10/24

EKOORDEZKARIAK - PATRUILA BERDEA

 











Gela bokitzeko bi ekoordezkariak astero  txandaka patruila berdea osatzen zuten.  Gelako eta pasiloko argiak, ordenagailuak, etabar itzaltzen zituzten behar ez zirenean.  Pasiloko komuneko iturriak kontrolatzen zituzten.  Pasiloko eta patioko hondakinak kontrolatzen zituzten.  Oso gustora lana betetzen zuten.

EKINTZAREN ARGAKI GEHIAGO ESTEKA HONETAN

2023/09/30

ERREKA EGUNA 2023





 


Udalak antolatuta ERREKA EGUNEAN eskolako ikasle, guraso eta irakasle ordezakriak parte hartu genuen hainbat guneetan.  Nahiz eta eguraldia ez lagundu gustora aritu ginen irailako azken larunbatean.  Jarraian argazki gehiago ikusteko aukera dauzkazue.


ESTEKA HONETAN 2023ko ARGAZKIAK








ESTEKA HONETAN AURREKO URTEKO ARGAZKIAK

2023/03/23

ENERGIA TAILERRA


 








Martxoak 23an lh-6 mailako ikasleak energia alternatiboen tailer bat eskolan jaso zuten: egoera arruntetan eguzki energiarekin lapikoa berotuz adibidez.  Alberto Benuzartea teknikoaren eskutik arretaz jarraitu zuten ikasmina sortuz..  Zientzi aste barruko ekintza bat antolatu genuen.  Jarraian argazki gehiago ikus ditzakezue.


ESTEKA HONETAN ARGAZKI GEHIAGO

2023/03/22

ESKOLARA OINEZ


Martxoak 22an ikasle, irakasle eta guraso asko ESKOLARA OINEZ ekintzan parte hartu zuten.  Bikuña auzotik eskolara oinez geldi une batzuk egiten burutu genuen. Energia gaia lantzen genuen "zientzi aste" barruan antolatu genuen.  Ekintza polita izan zen eta gustora egin zutelako berriro egin behar dugula proposatu genuen.  Jarraien argazki gehiago ikus ditzakezue.


2022/05/25

TTAK TTAK LEGAZPI GARBI NAHI DUGU




bideo grabazioaren argazkiak:..https://photos.app.goo.gl/zG6ztC4XryLWYT9aA

Udalak bultzatutako kanpaina barruan parte hartu dugu.  Batez ere, hondakinak lurrera ez botatzeko.  Zehatz mehatz, pipa azalak lurrera ez botatzeko.  Aurrerago kanpainaren zehaztepen gehiago emango dira.

2022/01/25

IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA



















Urtarrilak 25ean Ingurugelako Edurne Ugarte LHko tutoreei prestakuntza saio bat eman zien.  Agenda 2030ri buruz aurkezpen bat eman zigun.  Tartean 17 helburuei buruz ausnarketa egin genuen eta eskolan zer egiten dugunari buruz lan talde dinamikak burutu genituen.

2021/09/25

ERREKA EGUNA



Bi urte pasa eta gero, pandemieagatik, aurten berriro antolatu da Erreka eguna.  2021ko irailaren 25an Domingo Agirre eskolako ordezkaritzak Erreka egunean parte hartu zuen.  Hain zuzen ere 40 pertsona inguru: 21 ikasle, 16 gurasoak eta hiru irakasle.  Lau taldetan banatuta geunden, eta Bikuña txikiko errotondatik Pastaingo zubirainoko zatia garbitzen ibili ginen.




2019ko irailaren 28an Domingo Agirre eskolako ordezkaritzak Erreka egunean parte hartu zuen.  Hain zuzen ere 45 pertsona inguru: 25 ikasle, 19 gurasoak eta irakasle bat.  Lau taldetan banatuta geunden, eta Bikuña txikiko errotondatik Pastaingo zubirainoko zatia garbitzen ibili ginen.




aurreko urteko argakiak
2017ko eskolako talde bat - argazkia eta bideoa






Eta bi bideo
Kaixo!!!  Eskerrik asko Erreka Egunean parte-hartzeagatik.  Aurten 110 partaide izan gara  guztira eta 680 kg jaso ditugu. Erreka Eguna osasuntsu dagoenaren seinale!!!!  Ondo izan!!!  Udala.
UROLA IBAIAREN URAK GARBIAGOAK
Hamaihirugarren urtez jarraian legazpiar asko etorri ziren.  Urte bat gehiago umeak eta helduak animatu ziren. Eguraldi onak lagundu zuen.  110 umek eta helduk katiuskak eta eskularruak jantzita ibaia eta bere ertzak garbitzen parte hartu genuen.  Besteak beste ontziak, beirak, burniak...... eta plastikozko kantitate pila bat ere atera genituen.  Sinestezina ematen du, baina oraindik jendak holako gauzak gure Urola ibaira botatzen ditu. Ehundaka kilo zabor jasota dago eta udaletxearen atzekaldean begibistan utzi zen, herriko kontzientzia pizteko.  Ekitaldi honi bukaera gozoa emateko Katagorri eta Lenburrekoek eskeinitako hamaiketako alai bat gozatu genuen.  Ekintza hau "Agencia Vasca del agua-Ura"ren diru-laguntzarekin egin ahal izan genuen. Eskerrik asko lagundu zuten guztioi!

2021/04/26

BARRENDIOLAKO BASOA - LH-5-6


Martxoak 25 eta  26an, lh-5 eta lh-6garren mailako ikasleek, basozain baten gidaripean Barrendiolako urtegiaren inguruko basoak eta zuhaitzak ezagutu zuten. Eguraldia ona lagunduta primeran pasatu ziren.




2021/03/20

LANDARE INBADITZAILEAK - LH-5


Martxoak 20an, lh5garren mailako ikasleek, herriko diagnostikoa egiten ari zirenean, landare inbaditzaileak topatu zituzten industrialdean.  Udaletxeari abisua pasatu zioten.

2021/02/09

ESKOLAN ENERGIA AURREZTEKO HELBURUAK ETA EKINTZEEN LEHENTASUNAK

Otsailak 8an ENERGIA TALDEAk bilera bat egin zuen, Uhin enpresaren aholkularitza izanik. LH-6 gela bateko ikasleak, 2 irakasle, zuzendaritzako partaide bat, kontserjea eta mantenimendukoa egon ginen. Talde dinamika batean ARGIZTAPENA, AIREZTAPENA, BEROKUNTZA, URAREN ERABILERA, TRESNA ELEKTRIKOAK eta IKASITAKOA ZABALTZEA atalak aztertu genituen.  Aurreko egunetan partaideek honi buruzko galdetegi bati erantzun genion.  Galdetegian ateratako informazioarekin atal bakoitzean zer ekintzak burutzeko atera genituen lehentasunaren arabera zerrendatuz. Eta saioaren bukaeran atal bakoitzari helburu bana jarri genion.  Jarraian bileraren emaitzak ikusgai dauzkazue ondorengo estekeetan (argazkiak ere).





2020/12/22

AGENDA 2030 - GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK

Motibazio fasean, gela guztietan 17 helburuak komentatu eta horri buruzko bideo bat ikusi eta kartelak margotu eta gero patioan begibistan jarri ditugu eskolako komunitatea ohartarazteko.



2020/03/12

OSTIRALETAN PLASTIKORIK GABE - LH-1-2


Geletan landu dute gaia (Galemysen fitxak burutzen).  Eta ondorengo ondorioak, konpromisoak, eta proposamenak eta BOCANROL argazkiak luzatu dizkigute:


·        Gure hamaiketako eta askariak batik bat: PLASTIKO PAKETETXOTAN, TUPPERRETAN, BOCANROL (eskolak banatutako estutxean), ALUMNIO PAPEREAN, PLASTIKO POLTSETAN....... bilduta eramaten ditugu.

·        Erabiltzen ditugun bilgarriak aztertu ditugu ikasturtean zehar eta hasieran gehienak PLASTIKOEKIN...zirela ikusi genuen, eta hilabete batzuk beranduago TUPPERRA ETA BOCANROL...(HOBETU DA, ESTUTXEAK BANATU ZIRELAK ETA KONTZIENTZIA PIZTU DELAKO. …
·        Etxean erosketak nola egiten ditugun aztertuta, hau izan da ondorio nagusia: gehienok: PLASTIKO GOGORREKO POLTSA, ORGATXOA, OHIALEZKO POLTSA..erabiltzen dugu produktuak etxera ekartzeko edo garraiatzeko. Eta produktuen bilgarri arruntena, edo gehien erabiltzen dena, hauxe: BETIKO TUPPERRA, PLASTIKOZKO POLTSA... horrek esan nahi du erabilera bakarra duen plastiko ERDIZKA... erabiltzen dugula eta honetan hobetu dezakegula: TUPPERRA GEHIAGO ERABILI BEHAR DUGULA....

·        Pentsatu dugu etxean eta herrian horrenbeste plastiko hondakin ez biltzeko  konpromiso  hauek har ditzakegula:
-TUPPERRAK, TELAZKO POLTSAK ETA BOCANROL EDO ESTUTXEAK GEHIAGO ERABILI…HAMARRETAKOA ERAMATEKO
-ESKOLAN BANATU ZIREN ESTUTXEAK GEHIAGO ERABILTZEA
-

·        Eta udalari plastikoen erabilera murrizten joateko idea hau  proposatu nahi diogu:
-BOCANROLAK BANATZEA
-DENDETAN PLASTIKOZKORIK EZ BANATZEA

OSTIRALETAN PLASTIKORIK GABE - LH-3-4

Geletan landu dute gaia (Galemysen fitxak burutzen).  Eta ondorengo konpromisoak, proposamenak eta kartelak luzatu digute:

Gure aldetik eta hemendik aurrera antolatuko ditugun ospakizunetan erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murrizteko  konpromiso  hauek har ditzakegu:
-Ontziak kristalezkoak edo plastiko gogorreko ontziak berrerabilgarrizkoak erabili.  Gorde eta gero etxera eraman, garbitu eta beste batean erabiltzeko
-Etxeko ontziak erabili erosi gabe.
-Edariak kristalezko botilakoak erosi (nahiz eta garestiagoak izan).  Ura pitxarretan jarri
-Tabernetan platikozko lastotxoak izan ordez, beste material berrerabilgarrizkoenak izan: banbuzko pajitak erabili
-Ahal denean gozokiak paperezko poltsetan erosi.
-Goxokiaen ordez:  fruta, zukuak, ogia tortillarekin, begetalak, urdaiazpikoa, olibak, fruitu lehorrak…jan
-Metalezko mahai-tresnak erabili, plastikozkoak izan ordez.
- Apaingarraik aldatu (puxikarik ez)

Eta udalari ere antolatzen dituen jaietan plastikoen erabilera murriztearen alde aritzeko ideia hauek  proposatu nahi dizkiogu:
-Makinak jartzea plastiko botilak..jasotzeko eta sartu dutenei zerbaitekin saritu.
-Tabernariek merendoletan erabiltzeko kristala edo plastiko berrerabilia badute saritu (zigilua, pegatina) “naturarekin bat”.
-Tabernetan plastikozko basoak ez erabiltzea.
-Edozein ospakizunetan, beti plastiko gogorrak ipini diru truke.
-Plastiko erabiltzen duten janari makinak kendu eta ordezkatu fruta makinak edo paper poltsetan janari makinekin.
-Janari banatzen dutenean plastiko gogor berziklagarria erabiltzea.
-Zabor ontzi gehiago ipini.
-Udala herriko pertsonekin bildu iritziak jasotzeko.
-Kartel deigarriak ipini parkeetan eta goxoki dendetan.

Baita konstzientzia hartzeko kartel hauek prestatu dituzte....ESTEKA HONETAN

Eta PATRUILA BERDEaren partideak bezala, ostiraletan, gelak txandakatuz, frontoia eta patioan pilatzen diren plastiko zaborrak jaso eta eskolako sarreran begibistan utzi konszientzia hartzeko.  Ekintza horren argazkiak ..ondorengo estekan

2020/01/31

OSTIRALETAN PLASTIKORIK EZ


“ETORKIZUNAREN ALDE, OSTIRALETAN PLASTIKORIK GABE”
patruila berdea”rekin jarraitu.  Ostiraletan, nahi duen orduan (ikusten den egokiena).  Txandaka, errotazioa egiten, gela bat (aurten LH3A (hasi) -> LH3B -> LH4A -> . . . . . (LH1 eta LH2 iaz egin zituzten) orden horretan: eskularruekin eta zabor poltsa batekin eskola, patio, frontoiko…. eremuetan dauden zakarrontziak eta zaborrak begiratu….eta aurten PLASTIKOZKO zaborretan inziditu.  

Eskolan sortutako plastikoak gorde eta begibistan utzi.

 Astero biltzen diren plastikoak argazki bat atera.  Aste bateri bestera pilatzen diren plastikoak (aurrekoekin batuta) argazkiak atera, eta konparatu.
                          2019 - 11 - 29 .................2019 - 12 - 13...........................2020 - 01 - 10

      2010 - 01 - 31 - - - - - - - - - - - - - 2020 - 02 - 07 - - - - - - - - - - - -  -2020 - 02 - 14











2019/11/06

ENERGIA TALDEA ETA ENERGIA AURREZTEKO BISITA


Aurreko azaroaren 5an eskolako ENERGIA TALDEA egin genuen eskolari bisita bat.  Bisita honen helburua Energia kontsumoarekin lotura duen gailu eta tokiak ezagutzea eta horrela aurrezteko neurriak nola hartu errezago egiteko.
Bisitariak UHIN enpresako bi kide izan ziren.  Eskolako ENERGIA TALDEAren partaideak honako hauek izan ginen: Ingurumen batzordeko arduraduna eta irakasle bat, lh4-5-6ko gela bakoitzeko arduraduna, zuzendaritzako kide bat, kontserjea eta mantenimendukoa.
Eskolako sarreran bildu ginen. Koadro elektrikoaren kontagailua (sukaldean) ikusi genuen.
Pasiloko ateak, leihoak begiratu genituen......beroa kontrolatzeko.

Informatika gelan ondorengo informazioa jaso genuen:
.- Aurreko ikasturtean zer energia kontsumoa izan dugu eta aurreztu dugula aurreko ikasturtearekin konparatuta (gas eta elektrizitateko fakturen datuen arabera)
.- Aurten gastuen eta fakturen datuak excel artxiboan jasotzen jarraituko dugu.  Eta kontagailuen neurriak ere excel artxiboan idatziko ditugu.
.- Energia aurrezteko eskolan zer egin dezakegun galdetegi bat beteko dugula eta proposamenekin ekintza plana burutuko da
.- Gelako tenperatura neurtu eta datu taula batean jaso
.- Geletan zer egin energiaren kontsumo arduratsua izateko: leihoak, pertsianak, ateak, termostatoak,... itxi edo ireki beharraren arabera.
.- Komunetan eta aldageletan ura neurrian kontsumitzeko. Batez ere, ur beroa.
.- Power point beten bidez, informazio gehiago jaso genuen.

Jarraian bisitaren argazkien esteka daukazue.
https://photos.app.goo.gl/V7FcwraUiYdPg4ZC8

2019/03/26

IKASLEEN FOROA KULTUR ETXEAN - 2019


Martxoak 26an Legazpiko kultur etxean Haztegi eta Olazabal institutoko ordezkariekin elkartu ginen.  NEKAZAL KULTURA gaia landu ondoren eskolan sortutako ondorio, konpromiso eta proposamenak elkar jarri genituen.  Zikloka elkartu ziren monitore baten laguntzarekin.  Ondorioak komentatu ondoren, konpromisoak irakurri eta kartulina batean idatzi zituzten. Konpromisoak ere beste kartulina batean idatzi zituzten.
Ondoren Udalari luzatuko dizkiogun proposamenak irakurri zituzten.  Bukatzeko proposamenak ere irakurri zituzten.
Jarraian areto nagusian berriro elkartu ginen partaide guztiak. Bertan zikloko konpromiso guztiak eta aukeratutako proposamena bozeramaileek irakurri zituzten.
Ekintza guztien argazkiak jarraian daukazuen estekaren gainean klikatuz gero ikusiko dituzue

IKASLEEN FOROAREN ARGAZKIAK

2019/03/21

GELAKO ARDURADUNEEKIN BILERA


Ikasturtean zehar, NEKAZAL KULTURA gaia geletan landu ondoren, arduradunek proposamenak eta konpromezuak elkar jarri zituzten. Eskolako liburutegian bildu ginen eta ikasleen foroak prestatzen hasi ginen.

ARGAZKIAK

2019/03/13

KONTSUMO TAILERRAK - LH6


Martxoan zehar KONTSUMOBIDE enpresaren eskutik hainbat KONTSUMO TAILER burutu zituzten ikasleek.  Zehatz mehatz, seigarren mailakoak INFORMATIKAri buruz aritu ziren.

ARGAZKIAK

2019/03/11

KONTSUMO TAILERRA - LH2


Martxoan zehar KONTSUMOBIDE enpresaren eskutik hainbat KONTSUMO TAILER burutu zituzten ikasleek.  Zehatz mehatz, bigarren mailakoak JOSTAILUei buruz aritu ziren.

ARGAZKIAK