2023/11/20

NATURA-IBAIALDE PRESTAKUNTZA IRTEERA


 




NATURA PRESTAKUNTZA GAZTELUGATXEN  - AZAROAK 17











Apirilak 21ean eskolako bi irakasleok aztertu programa barruan antolatzen den ibaialde prestakuntza irteeran parte hartu genauen: ibaia eta basoa aztertzeko behar den materiala ezagutu eta ekintza praktikoak burutuz.  Asko ikasi genuen, eta eskolan ikasleekin praktikan jarriko ditugu.

EKINTZAREN ARGAZKI GEHIAGO ESTEKA HONETAN

2023/10/24

EKOORDEZKARIAK - PATRUILA BERDEA

 











Gela bokitzeko bi ekoordezkariak astero  txandaka patruila berdea osatzen zuten.  Gelako eta pasiloko argiak, ordenagailuak, etabar itzaltzen zituzten behar ez zirenean.  Pasiloko komuneko iturriak kontrolatzen zituzten.  Pasiloko eta patioko hondakinak kontrolatzen zituzten.  Oso gustora lana betetzen zuten.

EKINTZAREN ARGAKI GEHIAGO ESTEKA HONETAN

2023/10/17

ELIKADURA EGUNA - URRIAK 16

Urriak 16an ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.  
Eskolak neurri txiki batean ere ospatzen da ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA:  Ekintza sinboliko bezala.   Horretarako ume bakoitzak etxetik FRUTA ale bat bakarrik ekartzeko hamaiketarako eskatzen diogu. Gehienak, aurreko ikasturteetan, halaxe ekarri eta jan zuten oso gustora. Elikagai osasuntsu bat jateaz aparte, hondakinik sortzen ez den janaririk ekartzen zuten (bestela, txutxeak eta halakorik ekarriz gero zaborrak sortzen bait dira).  Lehen Hezkuntzan: Urriak 15an, patio garaian ikasleek hamaiketako osasuntsua egingo dute, hain zuzen ere fruta jango dute.  Haur hezkuntzakoek geletan fruta puxketak jango dituzte.

Aurreko urteetan, Eskola Agenda 2030en barruan, “ELIKADURA JASANGARRIA” gaia landu genuen eta produktu osasuntsuak jatea bultzatu izan dugu beti.  Oraingo honetan ere,  Eskolak erabaki du datorren URRIAren 15an, astelehena, “ESKOLAKO ELIKADURA EGUNA” ospatzea ondorengo ekintza burutuz: “PATIO GARAIAN ESKOLAKO HAUR GUZTIEK FRUTA JANGO DUTE “.

 Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!



2023/09/30

ERREKA EGUNA 2023





 


Udalak antolatuta ERREKA EGUNEAN eskolako ikasle, guraso eta irakasle ordezakriak parte hartu genuen hainbat guneetan.  Nahiz eta eguraldia ez lagundu gustora aritu ginen irailako azken larunbatean.  Jarraian argazki gehiago ikusteko aukera dauzkazue.


ESTEKA HONETAN 2023ko ARGAZKIAK








ESTEKA HONETAN AURREKO URTEKO ARGAZKIAK

2023/03/23

ENERGIA TAILERRA


 








Martxoak 23an lh-6 mailako ikasleak energia alternatiboen tailer bat eskolan jaso zuten: egoera arruntetan eguzki energiarekin lapikoa berotuz adibidez.  Alberto Benuzartea teknikoaren eskutik arretaz jarraitu zuten ikasmina sortuz..  Zientzi aste barruko ekintza bat antolatu genuen.  Jarraian argazki gehiago ikus ditzakezue.


ESTEKA HONETAN ARGAZKI GEHIAGO