2023/10/17

ELIKADURA EGUNA - URRIAK 16

Urriak 16an ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.  
Eskolak neurri txiki batean ere ospatzen da ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA:  Ekintza sinboliko bezala.   Horretarako ume bakoitzak etxetik FRUTA ale bat bakarrik ekartzeko hamaiketarako eskatzen diogu. Gehienak, aurreko ikasturteetan, halaxe ekarri eta jan zuten oso gustora. Elikagai osasuntsu bat jateaz aparte, hondakinik sortzen ez den janaririk ekartzen zuten (bestela, txutxeak eta halakorik ekarriz gero zaborrak sortzen bait dira).  Lehen Hezkuntzan: Urriak 15an, patio garaian ikasleek hamaiketako osasuntsua egingo dute, hain zuzen ere fruta jango dute.  Haur hezkuntzakoek geletan fruta puxketak jango dituzte.

Aurreko urteetan, Eskola Agenda 2030en barruan, “ELIKADURA JASANGARRIA” gaia landu genuen eta produktu osasuntsuak jatea bultzatu izan dugu beti.  Oraingo honetan ere,  Eskolak erabaki du datorren URRIAren 15an, astelehena, “ESKOLAKO ELIKADURA EGUNA” ospatzea ondorengo ekintza burutuz: “PATIO GARAIAN ESKOLAKO HAUR GUZTIEK FRUTA JANGO DUTE “.

 Eskerrik asko zuen laguntzagatik!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario