Mostrando entradas con la etiqueta lh1. Mostrar todas las entradas

2019/03/07
BARATZA - LH1
Ikasturte honetan NEKAZAL KULTURA gaia dela eta lehengo mailako ikasleak inguruko baratzak ikustera joan ziren
ARGAZKIAK
2017/03/24
Eskola Pandenomium
ARGAZKIAK ESKOLAN IRTEERAN
Aurreko urtean bezala, eskolako ikasle batzuen guraso bat "Pandenomium" rally solidarioan parte hartu zuen. Rally honen helburu bat Saharara laguntza materiala eramatea (liburuak, koadernoak,...). Irteera baino lehen ikasleek material bildu zuten, eta irteera egunean lehenengo eta hirugarren zikloko ikasleek partaideekin eskolako patioan elkartu ziren eta argazki batzuk atera ziren.
2017/03/21
KLIMA ALDAKETA - ONDORIOAK, KONPROMISOAK, PROPOSAMENAK
Kaixo:
Eskola Agenda 21 barruan urteero lantzen dugu gai bat. Aurten KLIMA ALDAKETA landu dugu. Ingurumen saioetan, Ingurugelak, Udalak bultzatuta, Galemys enpresak sortutako fitxak landu ditugu umeekin gelan (ariketak burutzen bakarka, taldeka, talde handian, bideoak ikusten, esperimentuak egiten, marrazkiak egiten...), etxeetan (inkestak egiten) eta kalean (behaketa lana egiten). Fitxa horiek lantzerakoan irakasleen laguntza ezinbestekoa izan da zenbait kontzeptuak argitzeko.
Zehatz mehatz, lehengo zikloan "Bizikletaz udan... udazkenean eta udaberrian" leloarekin kotxeen eragina herriko kutsaduran ikusi dute. Beraz nola mugitzen garen aztertu ondoren, zer egin dezakegun klima aldaketan eragin gutxiago izateko.
LEHENGO ZIKLO - LH-1-2 - LABURPEN FITXA: ondorio, konpromiso eta proposamenak
Bigarren zikloko izenbura "Euskadi tropikala?". Urtaroak eta dagokion klimatologiaren eragina zuhaitzetan ikusi dugu. Ohiko eguraldia aldatzen ari dela. Zer ekintzak egiten ditugun ohiko eguraldi horretan eraginak dutenak klima aldaketan, etabar...
2garren ziklo - LH-3-4
Eta 3garren ziklokoa "Berotzen ala hozten?". Jakinda CO2ren eragina klima aldaketan; nondik isurtzen dugu gehien? Etxean eta herrian egiten dugun kontsumoarekin lotura....
LH-5-6
Iadanik ikasle askok hartutako hainbat konpromisoak betetzen ari dira: eskolara patinetez edo junetorri busean etortzen.....

2017/01/24
KLIMA ALDAKETA lantzeko materiala
Dakizuen bezala, aurten landuko dugun gaia klima aldaketa da. Eta trimestre honetan egingo dugun hainbat material zuen eskura jartzen dugu. Fitxa hauek Lehen Hezkuntzan landuko ditugu. Haur Hezkuntzan ahoz landuko da.
Fitxa horiek geletan landu eta gero, ziklo bakoitzak bere PROPOSAMENAK (Udaletxeari) eta KONPROMISOAK (norberak hartzeko) sortu behar dituzte IKASLEEN FOROra eramateko.
Begiratzea eskertuko genizueke. Hurrengo arte!
LEHEN ZIKLOA
BIGARREN ZIKLOA
HIRUGARREN ZIKLOA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)