2021/09/25

ERREKA EGUNA



Bi urte pasa eta gero, pandemieagatik, aurten berriro antolatu da Erreka eguna.  2021ko irailaren 25an Domingo Agirre eskolako ordezkaritzak Erreka egunean parte hartu zuen.  Hain zuzen ere 40 pertsona inguru: 21 ikasle, 16 gurasoak eta hiru irakasle.  Lau taldetan banatuta geunden, eta Bikuña txikiko errotondatik Pastaingo zubirainoko zatia garbitzen ibili ginen.




2019ko irailaren 28an Domingo Agirre eskolako ordezkaritzak Erreka egunean parte hartu zuen.  Hain zuzen ere 45 pertsona inguru: 25 ikasle, 19 gurasoak eta irakasle bat.  Lau taldetan banatuta geunden, eta Bikuña txikiko errotondatik Pastaingo zubirainoko zatia garbitzen ibili ginen.




aurreko urteko argakiak
2017ko eskolako talde bat - argazkia eta bideoa






Eta bi bideo
Kaixo!!!  Eskerrik asko Erreka Egunean parte-hartzeagatik.  Aurten 110 partaide izan gara  guztira eta 680 kg jaso ditugu. Erreka Eguna osasuntsu dagoenaren seinale!!!!  Ondo izan!!!  Udala.
UROLA IBAIAREN URAK GARBIAGOAK
Hamaihirugarren urtez jarraian legazpiar asko etorri ziren.  Urte bat gehiago umeak eta helduak animatu ziren. Eguraldi onak lagundu zuen.  110 umek eta helduk katiuskak eta eskularruak jantzita ibaia eta bere ertzak garbitzen parte hartu genuen.  Besteak beste ontziak, beirak, burniak...... eta plastikozko kantitate pila bat ere atera genituen.  Sinestezina ematen du, baina oraindik jendak holako gauzak gure Urola ibaira botatzen ditu. Ehundaka kilo zabor jasota dago eta udaletxearen atzekaldean begibistan utzi zen, herriko kontzientzia pizteko.  Ekitaldi honi bukaera gozoa emateko Katagorri eta Lenburrekoek eskeinitako hamaiketako alai bat gozatu genuen.  Ekintza hau "Agencia Vasca del agua-Ura"ren diru-laguntzarekin egin ahal izan genuen. Eskerrik asko lagundu zuten guztioi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario