2019/11/06

ENERGIA TALDEA ETA ENERGIA AURREZTEKO BISITA


Aurreko azaroaren 5an eskolako ENERGIA TALDEA egin genuen eskolari bisita bat.  Bisita honen helburua Energia kontsumoarekin lotura duen gailu eta tokiak ezagutzea eta horrela aurrezteko neurriak nola hartu errezago egiteko.
Bisitariak UHIN enpresako bi kide izan ziren.  Eskolako ENERGIA TALDEAren partaideak honako hauek izan ginen: Ingurumen batzordeko arduraduna eta irakasle bat, lh4-5-6ko gela bakoitzeko arduraduna, zuzendaritzako kide bat, kontserjea eta mantenimendukoa.
Eskolako sarreran bildu ginen. Koadro elektrikoaren kontagailua (sukaldean) ikusi genuen.
Pasiloko ateak, leihoak begiratu genituen......beroa kontrolatzeko.

Informatika gelan ondorengo informazioa jaso genuen:
.- Aurreko ikasturtean zer energia kontsumoa izan dugu eta aurreztu dugula aurreko ikasturtearekin konparatuta (gas eta elektrizitateko fakturen datuen arabera)
.- Aurten gastuen eta fakturen datuak excel artxiboan jasotzen jarraituko dugu.  Eta kontagailuen neurriak ere excel artxiboan idatziko ditugu.
.- Energia aurrezteko eskolan zer egin dezakegun galdetegi bat beteko dugula eta proposamenekin ekintza plana burutuko da
.- Gelako tenperatura neurtu eta datu taula batean jaso
.- Geletan zer egin energiaren kontsumo arduratsua izateko: leihoak, pertsianak, ateak, termostatoak,... itxi edo ireki beharraren arabera.
.- Komunetan eta aldageletan ura neurrian kontsumitzeko. Batez ere, ur beroa.
.- Power point beten bidez, informazio gehiago jaso genuen.

Jarraian bisitaren argazkien esteka daukazue.
https://photos.app.goo.gl/V7FcwraUiYdPg4ZC8

No hay comentarios:

Publicar un comentario