2021/04/19

NATURA 2000 - NATURA BIZIA

NATURA 2000
Natura 2000 Sarera bisita birtuala egin nahi duzu asteburuan?

Sartu gure YouTube kanalean eta gozatu Euskadiko naturaz


Estatuko eta bertako zinema aretoetan proiektatuko dute lehenengoz Natura Bizia filma.  Euskal Herrian grabatutakoa, bioaniztasunaren txoko magikoak ekarriko ditu pantailara dokumental honek.

 Iberiar penintsulako iparraldean, momentu ikusgarriak eskainiko dizkiguten bi lurralde aurkitzen ditugu, Euskadi eta Nafarroa. Bi eremu hauek, Europako biodibertsitatearen parte handi bat gordetzen dute bere baitan. Itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak… guztiek bizipen ahaztezinak eskainiko dizkigute. Munduko zetazeo handienen artean egingo dugu igeri, hartz arrearen lozorroaren ondorengo lehen pausoez disfrutatuko dugu eta mendietako hegazti ospetsuena den ugatzaren alboan egingo dugu hegan. Gertutik biziko ditugu, Europako tximeleta ederrenaren metamorfosia eta baita, bisoi europarraren eguneroko momentu berezienetako batzuk, hemen aurkitzen baitu kontinenteko azken gotorlekuetako bat. Eta desertua, leku hutsa eta bizitza gabekoa dela iruditu arren, planetako ekosistema aberatsenetako bat dela ikusiko dugu. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, Natura Bizia da hau, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria da

NATURA BIZIA - Trailerra Euskaraz - Telesaioa ere prest dago eta aurki EITBn izango da ikusgai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario