2020/04/23

GUNE BERDEAK BIDEOAK - INMAKO IKERTZAILEAK

Kaixo on denoi,
Espero dut ondo egongo zaratela eta baita zuen familikoak ere.
INMA proiektotik gauza asko ari dira ateratzen eta gai guztien artean batek asko erakartzen gaitu; gune berdeak eta bere onurak osasunean. Honen ildoan artikulu bat argitaratu dugu Ekaian arrazoiak azalduz (atxikituta duzue). Gure transferentzia artikuluetan soilik geratu ez dadin bideo ilustratibo bat egitea iruditu zitzaigun (Kutxafundazioko dirulaguntzari esker) ze bestela zientzilarien inguruan geratzen da dena eta benetan beharra duten jendeetara ez da iristen. Beraz, txiki izatetik gune berdeen onurak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu sentikortasun hori handitzeko. Beraz, bideo hau eskoletara bidaltzea da gure helburua, azalpen txiki bat ere pasatzen dizuet eta baita pantaila aktibo bat (gune berdeak bi hiriak izena duena) ikasleekin landu dezaten. 7-10urte bitartekoentzat pentsatuta dago.
Eskertuko genizueke herriko ikastetxeei bidaliko bazenie eta zabalduko balitz.
Mila esker beti bezala zuen laguntzarengatik!!!

Aitana eta INMAKo ikertzaileak.
Zumarragako udala

GUNE BERDEAK BIDEOA - MUSIKAREKIN



GUNE BERDEAK - BI HIRIAK - DOINURIK GABE


No hay comentarios:

Publicar un comentario