2018/04/25

2018ko ikasleen foroa - LURZORUA

Apirilak 18an eskolako plastika gelan eskola agenda 21ko gelako arduradunak elkartu ginen.  Aurten geletan landu dugun LURZORUA gaiaren ondorioak, konpromisoak eta proposamenak gainontzeko ikaskideei azaldu genien.  Eta bide batez Kultur etxean egingo den ikasleen foroa prestatu genuen.

Apirilak 19an Legazpiko kultur etxean Haztegi eta Olazabal institutoko ordezkariekin elkartu ginen.  LURZORUA gaia landu ondoren eskolan sortutako ondorio, konpromiso eta proposamenak elkarjarri genituen.  Zikloka elkartu ziren monitore baten laguntzarekin.  Ondorioak komentatu ondoren, konpromisoak irakurri eta kartulina batean itsatsi zituzten aurretik prestatutako irudi-esaldiak. Konpromiso berdintsuak multzoka jarri zituzten.
Ondoren Udalari luzatuko dizkiogun proposamenak irakurri zituzten (aurretik prestatuako irudi-esaldiak) eta berdintsu zirenak ere multzoka itsatsi zituzten.  Bukatzeko proposamen bakarra aukeratu genuen zikloka.
Jarraian areto nagusian berriro elkartu ginen partaide guztiak. Bertan zikloko konpromiso guztiak eta aukeratutako proposamena bozeramaileek irakurri zituzten.
Ekintza guztien argazkiak jarraian daukzuen estekaren gainean klikatuz gero ikusiko dituzue

IKASLEEN FOROAREN ARGAZKIAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario