2016/10/26

ESKU ONA AL DUZU?

UGGASAk bultzatzen duen kanpaina parte hartzen ari gara. "Esku ona al duzu? lelopean sortzen den hondakin bakoitzak dagokion edukiontzira botatzeko laguntzen du (ontziak, papera, beira, organikoa, arropa, errefusa....). Askotan zalantzak dauzkagu zabor zehatz bat kontenedore batean edo bestean bota behar dugun, ondoren egiten den berziklapena lagungarria izateko.
Horretarako bi tresnak erabili dira. Alde batetik internetez edo paperez galdetegi bat burutu. Eta galdetegi hori ondo eginez gero kolorezko eskumuturreko bat ematen dizute.  Eta beste aldetik mankomunitateko hiru herrietan (jende asko ibiltzen den eremuetan) lurrean hainbat pegatinak jarri zituzten uda garaian, pista batzuk emateko.
Domingo Agirre eskolan ere kanpaina honetan parte hartzen ari gara. Geletan ikasleekin galdetegia burutzen; eta eskolako sarreran pegatina batzuk jartzen. Argazkiak jarraian daude. Esteka gainean klikatu mesedez
ESKU ONA AL DUZU kanpainako pegatinak eskolako sarreran

No hay comentarios:

Publicar un comentario