2017/03/21

KLIMA ALDAKETA - ONDORIOAK, KONPROMISOAK, PROPOSAMENAK

Kaixo:
Eskola Agenda 21 barruan urteero lantzen dugu gai bat.  Aurten KLIMA ALDAKETA landu dugu.  Ingurumen saioetan, Ingurugelak, Udalak bultzatuta, Galemys enpresak sortutako fitxak landu ditugu umeekin gelan (ariketak burutzen bakarka, taldeka, talde handian, bideoak ikusten, esperimentuak egiten, marrazkiak egiten...), etxeetan (inkestak egiten) eta kalean (behaketa lana egiten).  Fitxa horiek lantzerakoan irakasleen laguntza ezinbestekoa izan da zenbait kontzeptuak argitzeko.
Zehatz mehatz, lehengo zikloan "Bizikletaz udan... udazkenean eta udaberrian" leloarekin kotxeen eragina herriko kutsaduran ikusi dute.  Beraz nola mugitzen garen aztertu ondoren, zer egin dezakegun klima aldaketan eragin gutxiago izateko.
LEHENGO ZIKLO - LH-1-2 - LABURPEN FITXA: ondorio, konpromiso eta proposamenak 
Bigarren zikloko izenbura "Euskadi tropikala?".  Urtaroak eta dagokion klimatologiaren eragina zuhaitzetan ikusi dugu. Ohiko eguraldia aldatzen ari dela.  Zer ekintzak egiten ditugun ohiko eguraldi horretan eraginak dutenak klima aldaketan, etabar...
2garren ziklo - LH-3-4
Eta 3garren ziklokoa "Berotzen ala hozten?".  Jakinda CO2ren eragina klima aldaketan; nondik isurtzen dugu gehien? Etxean eta herrian egiten dugun kontsumoarekin lotura....
LH-5-6
Iadanik ikasle askok hartutako hainbat konpromisoak betetzen ari dira: eskolara patinetez edo junetorri busean etortzen.....

No hay comentarios:

Publicar un comentario