Urriak
16an ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.
Eskolak
neurri txiki batean ere ospatzen da ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA: Ekintza
sinboliko bezala. Horretarako ume bakoitzak etxetik FRUTA ale bat
bakarrik ekartzeko hamaiketarako eskatzen diogu. Gehienak, aurreko
ikasturteetan, halaxe ekarri eta jan zuten oso gustora. Elikagai
osasuntsu bat jateaz aparte, hondakinik sortzen ez den janaririk ekartzen zuten (bestela, txutxeak eta halakorik ekarriz gero zaborrak sortzen bait
dira). Lehen
Hezkuntzan: Urriak 15an, patio garaian ikasleek
hamaiketako osasuntsua egingo dute, hain zuzen ere fruta jango dute. Haur hezkuntzakoek geletan fruta
puxketak jango dituzte.
Aurreko
urteetan, Eskola Agenda 2030en barruan, “ELIKADURA JASANGARRIA” gaia landu genuen
eta produktu osasuntsuak jatea bultzatu izan dugu beti. Oraingo honetan ere, Eskolak erabaki du datorren URRIAren 15an, astelehena, “ESKOLAKO ELIKADURA EGUNA” ospatzea ondorengo ekintza burutuz:
“PATIO GARAIAN ESKOLAKO HAUR GUZTIEK FRUTA JANGO DUTE “.
Eskerrik
asko zuen laguntzagatik!!